BERDINTASUNA

Biterin gaur banatuko dira Beldur Barik sariak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 22a, 00:00

Indarkeria sexistari aurre egiteko ikusentzunezko lehiaketako sari banaketa 18:30etan hasiko da eta bihar Bilbon nagusiak banatuko dira.

Beldur Barik ikus-etzu­nez­koen lehiaketako sari banaketa na­gusia bihar, larunbatean, e­gi­­n­go da Bilbon, Azkuna Zen­troan, baina gaur bezperan, He­r­na­niko sariak ba­natuko dira, 18:30etan Bite­rin.

Sariak Hernanin, bi mailetan
Indarkeria sexistari aurre egi­teko beldurrik eza susta­tzen duen programa da Beldur Ba­rik, Euskal Autonomia Erki­de­goko erakundeek elkarlanean martxan jarritakoa, eta bes­te­ak beste, lehiaketa antolatzen du­te, gazteek jarrera hori oi­na­rri hartuta ikus-entzunezko lanak egin ditzaten. Euskadi mailan hiru kategoerietan banatuko dira sariak, baina Hernanin bi kategorietan antolatu da aurten Beldur Barik lehiaketa: 12-18 urte eta 19-26 urte.
Hernanin,  Udalak, Berdin­ta­sun Kontseiluak eta Sailak, Gaz­te­lekuak eta herriko hain­bat eragile feministek bul­tzatuta, sariketa propioa ere antolatu da azken lau ur­te­etan. Horrela, biharko eki­tal­dian, gazte hernaniarrek aur­keztu dituzten bideoak iku­si ahal izango dira, eta on­do­ren, Hernaniko sariak ba­na­tuko dira: 150 euroko sari bana egin­dako bideo onenei.

Topaketa bihar, Bilbon
Sari banaketa nagusia berriz, bihar egingo da Bilbon Azkuna Zentroa Alhondigan. Arratsaldeko 16:30etan hasiko da, 17:00etan tailerrak hasiko dira, 19:00etan photocall-a, 19:30etan lunch-a, 20:00etan banatuko dira sariak eta 21:00etan La Basu-ren kontzertua egongo da 21:30ak arte. Orduan amaituko da topaketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!