Bilera irekia gaur lokalean, Ahal Duguk

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 21a, 00:00

Elkano kaleko 1 zenbakian daukan egoitzan bilduko da gaur Podemos Hernani Ahal Dugu zirkulua, 19:00etan. Bilera guztiak bezala, irekia dela azpimarratu dute, ekarpenak egin nahi dituen ororentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!