inmigrazinea

Futbol izarren ordez diamante beltz, gaurko pelikulako protagonistak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 21a, 00:00
Filma ikusi ondoren aukera izango da aipamenak egiteko.

Inmigrazinea zikloko azkenaurreko filma ikusi ahal izango da gaur, doan, Biterin, 19:00etan hasita.

Bukaerara iristen ari da Amherrek antolatutako Inmigrazinea zikloa. Gaur, 19:00etan hasita, Biterin, doan ikusi ahal izango da Diamantes Negros pelikula.

Afrikatik, futbola amets

Hainbat sari jaso dituen pelikula da gaurkoa; besteak beste, Montreal, Raidance, Sevilla eta Malago zinemaldietan. 15 urterekin futbol izar izango direlakoan Afrikatik Europara ekarriko dituzten bi gazte dira protagonista. Filma bukatuta, aukera izango da elkarrekin ikusitakoa partekatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!