Gipuzkoa Argitu

Argindarrari buruzko tailerra, berriro

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 20a, 00:00

Aldundiak Udalarekin elkarlanean antolatutako Gipuzkoa Argitu saioetako bigarrena emango da Hernanin hilaren 25ean. Oraingo hau, saio praktikoa izango da, etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzen ikasteko. Biterin emango da, 18:00etan hasita, eta parte hartzeko izena eman behar da. Ostirala da horretarako azken eguna, oihane@izadi21.eus helbide elektronikoan, 686 427 565 telefonoan edo www.gipuzkoaingurumena.eus/eu/argitu webean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!