Udal Euskaltegia

Mintzodromoan izena, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 20a, 00:00

Aurten ere Mintzodromoa antolatu du Udal Euskaltegiak azaroaren 28rako. Bi txandatan, aukera izango da mahai baten bueltan elkartu eta euskeraz hitz egiteko, euskera ikasleak, herritar euskaldunak, ikasleak, euskaldun zaharrak eta laguntzaileak nahasten dituzten taldetan. Saioak Biterin egingo dira, goizeko 10:00etan eta 19:00etan, eta parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete ostiralera arte 943 33 18 96 telefonoan edo euskaltegi@hernani.eus
helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!