Etxeberrin bilera gaur, bozkatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 20a, 00:00

Igandean bukatuko da epea, Hernani Erabaki aurrekontu parte-hartzaileetako prozesuan aurrera egin duten 22 proposamenen artean aukeraketa egiteko. Etxean jasotako orriak bete eta postontzietan utzi daitezke Biterin, udaletxean, kiroldegian, Goiz Eguzkin, Institutuan, Sandiusterrin, Udal Euskaltegian eta auzo elkarteetan, edo zuzenean bozkatu, erabaki.hernani.eus wegunean. Bitartean, auzoz auzo bilerak egiten ari dira. Gaur, 19:00etan, Etxeberri-Floridan egingo da. Proposamenak ezagutu eta bozkatu ahal izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!