BABESAREA

Honduras, Mexiko eta Palestinako ekintzaileak Hernanin, Herri Babesarearen foro ibiltarian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 20a, 00:00

Udalak harrera egingo die 17:00etan, eta mahai-ingurua egingo da gero, 18:30etan Biterin, LGBTIQ+ komunitateaz eta berdintasunaz.

Giza eskubideen defendatzaileen Herri Babesarearen aurreneko foro ibiltariak Hernanin egingo du gaur geldialdia. Herriz herri dabil.

Parte-hartzaileek hizpide izango dituzte egun hauetan, lurraren eta ingurumenaren defentsa, elikadura burujabetza, emakumeen eta LGTBIQ+ komunitatearen eskubideak eta bakerako eskubideak. Kolonbia, Guatemala, Honduras, Mexiko, Palestina eta Saharako ordezkariek hartuko dute parte.

 

Hernanin gaur, 3 ordezkari

Donostian eta Ean izan ziren atzo, giza eskubideen defendatzaile hauek, eta gaur Hernanin izango dira batzuk, eta Errenterian, besteak.

Hernanira datozenak izango dira Hondurasko Arcoíris LGBT elkartea, Mexikoko Oaxaca Kontsorzioa eta Palestinako UPWCko ordezkaria. Udalak harrera instituzionala egingo die arratsaldeko 17:00etan, eta ondoren, mahai-inguru irekia egingo da Biterin, 18:30etan hasita. Bertan ariko dira Hondurasko Gay, Lesbiana, Trans eta Bisexualen egoeraz eta haien eskubideen defentsaz, Oaxaca Partzuergo feministak egiten duen lanaz eta Palestinako lurralde okupatuetan giza eskubideak defendatzen dituzten emakumeen inguruan.

Gaur Errenterian izango diren ordezkariak, bestalde, Guatemala, Kolonbia eta Saharakoak izango dira.

 

Beste 4 herritan, etzira arte

Herri Babesarea Agurain, Ea, Durango, Zornotza, Donostia, Errenteria, Irun eta Hernanik osa­tzen dute, eta horregatik, foro ibiltaria herri horietan barrena ibiliko da ostiralera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!