Inmigrazioari buruzko ikuspegi «moderno eta anitza» ematea du helburu, Amher Kulturarteko Elkarteak antolatzen duen Inmigrazineak. Urrian hasi zen, eta hil honetan bukatuko da. Ostegun honetan, 19:00etan Biterin, Diamantes Negros ikusi ahal izango da, eta hilaren 29an, ordu berean, El viaje de Nisha; biak, doan.