Langile

Freineten pedagogiaz hitzaldia gaur, Langilen

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00
Punkiren bisita izan zuten ostiralean ikasleek, urteurren ekitaldiei hasiera emateko.

Langileko 50garren urteurreneko ekitaldien barruan izango da, 17:00etan, edonori irekia. Langilen izandako eraginaz ariko dira.

Pasa den ostiralean bota zuten txupinazoa Langile ikastolan, 50garren urteurreneko ekitaldiei hasiera emateko. Besteak beste, ikasleek Punkiren bisita jaso zuten.

Publikoari irekitako ekital­di­ak ere antolatu dituzte, ordea; horietako bat, gaurkoa. Arra­tsaldeko 17:00etan hasita, eskolako jangelan ariko dira, Célestin Freinet pedagogo frantsesaren teoriak Langilen izandako eraginaz. Bertara gerturatuko dira J.L. Bardón, Euskadiko EHMK-ko partaidea eta Langileko egungo irakasleak eta irakasle ohiak.

Materiala, salgai
Bestalde, gogorarazi dute Ikusi Makusin salgai daudela urteurreneko produktuak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!