Hernani BHI

Zientzia Asteko geologia argazki lehiaketan txapeldun, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00
Naroa Saez de Heredia eta Intza Pagolak jaso dituzte sariak, geologia argazki lehiake

Hernani BHIko Naroa Saez de Heredia izan da txapelduna, eta Intza Pagola laugarrena. Denera 300 ikastetxetik gora hartu dute parte.

Hilaren 10ean banatu ziren Bil­b­oko Argazki Geologikoen Le­hia­ketako sariak, Bilboko Biz­kaia Aretoan, eta bertan saritua izan da Hernani BHI institutuan DBHko 3garren mailan ikasten ari den Naroa Saez de Heredia hernaniarra. Hain zuzen, aurreneko saria lortu du. 

Era berean, finalisten artean izan da Intza Pagola ikaskidea ere; sariak gutxigatik egin dio ihes, laugarren geratu baita.

300 parte-hartzailetik gora
Sariketa hau Bilboko Zientziaren Astearen barruan egiten da, eta 11garren edizioa du, dagoeneko. Bertan, DBH eta Batxilergoko ikasleek hartzen dute parte urtero, eta 300 argazki baino gehiago bidaltzen dituzte. Ikasleak geologiaren mundura erakartzeaz gain, lehiaketa honen helburua izaten da institutuko ikasleak harremanetan jartzea, unibertsitateko irakasleekin.

Bi ikasle hernaniar hauek DBHko aurreneko mailan hasi ziren geologia ikasten, eta gaia gustukoa dutenez, berriro heldu diote ikasteari.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!