Errugbia

Hernanik garaipenarekin hasi du Bultza Liga barneratzailea

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00
Hernani eta Getxoren arteko partidua lehiatua izan zen.

Eguraldia ez zuten lagun izan Landaren baina hurbildutako zaleen berotasunak girotu zuen Getxoren aurkako 10-7ko garaipena.

Bultza Liga barneratzailea asteburuan jarri zen martxan Landaren. Azaroan etengabe ari du euria, baina horrek ez zituen kikildu ez Hernaniko ezta Getxoko jokalariak ere. Bien arteko partidu lehiatua ikusi zen eta azkenean garaipena etxean geratu zen 10-7ko markagailuarekin. Hala ere, Liga honetan emaitza ez da izaten garrantzitsuena; giroa, inklusioa eta ongi pasatzea izaten da helburu nagusia. Orain hiru urte sortu zuten Bultza Liga, Euskal Herri mai­lan, eta proiektu aitzindaria izan zen, kirol barneratzailean. Aurten, lau taldek osatuko dute Bultza Liga: Hernani eta Getxo­rekin batera, ariko dira Gaztedi eta Uni Bilbao ere. Lau taldeek egin dute posible lehiaketa hau jokatzea, eta lauak dira, aldi be­rean, proiektuaren bultzatzaile.
Bultza Liga barneratzailearen helburua da, aniztasun fun­tzionala duten pertsonen «era­bateko inklusi­oa» gizartean, horretarako «errug­­­biaren ba­lioak» apro­be­txa­tuz. Horre­gatik, sortu du­te «li­ga par­te­har­tzai­lea eta mistoa, mu­gak gain­dituko dituena, eta tal­de lana, konpromisoa eta erres­pe­­tua sustatuz», azaldu dute. Par­tiduaren ondo­ren, gai­nera, Ipintza sagardo­te­gian egin zuten hirugarren den­bora, parte­hartzaileek.

Landarbasok ezin izan du Eibarren kontra
Neskek Euskal Ligan galdu egin zuten Eibarren aurka 33-5. 6garren jardunaldiko partidua zen. Beste talde denek garaipenak lortu zituzten, baita Iparraldean 16 urtez azpikoek ere.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!