Waterpoloa

Santoñaren aurka irabazi, etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Hernaniko mutil senioarrak, Santoñaren aurka jokatzen.

Hirugarren partidua jokatu zuten Waterpoloko mutilek, eta Santoña garaitzea lortu zuten.

Esan ohi da, «hirugarrenean asmatzen dela» eta horrela izan da Waterpolon. Senior mutilek, bi partidutik bi galdu zituzten aurretik. Hala ere asteburuan hirugarren partidua jokatu dute Santoñaren aurka etxean, eta garaipena lortu dute, 6-5 emaitzarekin. Pozik daude mutilak, orain arte jokatu dituzten aurkariak oso gogorrak baitira. Datozen partiduetarako entrenatzen jarraitzea besterik ez dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!