Boleibola

Asteburu borobila, boleibolean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Hernaniko mutilak Laredoren aurka izan zuten partiduan.

Larunbatean jokatu ziren boleiboleko partiduak eta emaitza paregabeak lortu zituzten Hernaniko jokalari gazteek. 6 partidutik 5 irabazi baitzituzten.

PARTIDUZ betetako asteburua izan da boleiboleko taldeentzat. In­­fan­­­til Bat eta Infantil Bi tal­­de­ak izan ziren lehenak jokatzen, eta Infantil Bat taldeak lortu zuen garaipena, 3-0 irabazita. 
Kadete neska Bat taldeak Za­rau­tze­ko Lizardi taldearen aur­ka jokatu zuen, aurkari go­go­rra. Hala ere, hernaniarrak au­rre­a hartu eta Lizardi tal­de­a garaitzea lortu zuten, 2-3ko emaitzarekin. Kadete Nes­kak Bi taldea ere emaitza pa­re­ga­bea­re­kin itzuli ziren etxera, Las­ko­rain taldea garaituz. Oso erraz ira­ba­zi zuten eta hori erakusten du emaitzak, 3-0. 

Seniorrek ere, irabazi
Se­nior taldeak ere, aste honetan fin ibili dira, bai neskak eta bai mutilak, garaipenak lortu di­tuz­te­la­ko. 
Senior Neskek, Donostian jokatu zuten, Koxkak taldearen aur­ka. Eta hernaniarrak ez zu­ten ondo hasi lehenengo seta, gal­du egin baitzuten. Hala ere, bigarren setetik aurrera ego­e­ra­ren jaun eta jabe bihurtu zi­ren. Senior mutilak ere ederki ibi­li dira asteburuan, Ligako lau­ga­rren partidua jokatu zu­ten Laredoren aurka, etxean. Her­na­ni­ko­ek joko hona egin ez arren par­ti­dua haien eskuetan izan zu­ten; lehenengo bi setetan eder­ki ibili ziren, hirugarrenean al­diz erlaxatu egin ziren, hala ere 3-1 emaitzarekin amaitu zuten.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!