Erremontea

Binakakoak erakutsi ditu berrikuntzak

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Lehenengo partiduan Barrenetxeak galdu arren Azpirozek bezala sei puntu lortu ditu eta Endikak zortzi ditu. 

Binakako Erremonte Txapelketa nagusiak berrikuntza nabaria du aurten sailkapena osatzeko garaian eta baita txapelketaren garapenean ere. Horren ondorioak ikusi dira lehenengo bi partiduetan. Estreinekoan Uterga eta Azpirozek 40-39 irabazi zieten Juanenea eta Barrenetxeari, baina puntuaketa garaian bi atzelariek puntu berdinak batu zituzten, seina. Aurrelarietan ordea Utergak denak lortu zituen, zortzi, eta Juaneneak lau. 
Bigarren partiduan berriz Matxin III eta Endikak erraz garaitu zituzten Urriza eta Larrañaga, 40-26, eta hemen garaileek zortzina lortu zituzten eta galtzaileek bina. Beraz aurrelarien sailkapenean Uterga eta Matxin jarri dira buru eta Juanenea eta Urriza ondoren. Oraindik Ansa geratzen da jokatzeko. Atzelarietan Endika da lider zortzirekin, Barrenetxea eta Azpirozek seina dituzte eta Larrañagak bi. Ion falta da. 
Barrenetxeak Azpirozek baina zenbaki hobeak lortu zituen eta horrek lau puntu gehitzera eraman zuen. Azpirozek berriz, bi lortu zituen. Partiduaren emaitzean alderantziz gertatu zen; Azpirozek lortu zituen lau eta hernaniarrak bi, 39ra iritsi zirelako.  Aurten banaka egingo da sailkapena eta hiru lehendabiziko aurrelariak eta hiru aurreneko atzelariak sailkatuko dira finalerditara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!