%10eko deskontuak Berriak dendetan, Hernani Visarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00

Azaroaren 28ra arte erosketak Hernani Visa txartelarekin egiteak deskontuak izango ditu. Txartela doan eskatu daiteke.

Ostiral Beltzari aurre egiteko dei egin dute Berriak, Hernaniko Ostalari eta Merkatarien elkarteko kideek, eta azaroan Hernani Visa txartela erabiltzeko. Hain zuzen, atzotik hilaren 28ra bitartean erosketak Hernani Visa txartelarekin ordainduz gero, %10eko zuzeneko deskontua lortu ahal izango da.

Denera, 48 dendetan era­bili daiteke txartela, eta be­raz, deskontua lortu: Ame­gar, Telemar, Begira optika, Urrats oinetakoak, Torres argaz­kila­ri­tza, Eukene jantzidenda, Oihala, Mariscos Hernani, Ezkati ile­a­paindegia, Kuluska, Feli 1945, Arrosak, Mahuka, Alaia odon­tologia zentroa, Marna, Do­rron­soro, Hernani Optika, Big­mat Ariceta, Valen, Oinatz, Errio­guar­da, Ibaimendi kirolak, Ada­­rra, Irigoyen oinetakoak, Amaia arrandegia, Jaione kon­gelatuak, Goxo dietetika, On Bit informatika, Hoki, Nekane, Kera, Biokbi, Balantxa, Ilargi, Antziola, Monika, Goiz Argi, Pei­nes, Kixkal, Hiru, Ikusi Makusi, Distisabel, Laket, Dekolanak, Tripontzi, Harresi eta Salta Sys­temas PC Box.

Txartela, doan

Nabarmendu dute txartela doan dela: hernanidendak.eus webgu­nean eskatu daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!