HERRIGUNEA

Katalunia eta Txileko egoerak, jardunaldi antierrepresiboetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 19a, 00:00
Jardunaldi antierrepresiboei lehengo astean eman zieten hasiera, Procés-arekin.

Askapeneko Izaskun Goienetxek gaur emango du hitzaldia, 18:30etan. Ostiralean, berriz, 18:00etan, Txileko egoera aztertuko da.

Pasa den astean eman zie­ten hasiera Jardunaldi An­ti­erre­pre­si­bo­ei, Urumea Herri Gunean. Bi­ga­rren hitzaldia, hala ere, atze­ra­tu egin zen, Euskal Tsu­na­mi­aren deialdia zela-eta. Hori horrela, atzeratutako  hi­tzal­di  hori gaur egingo da. As­ka­pe­ne­ko Izaskun Goienetxe ariko da 18:30etan, Kataluniaren in­gu­ru­an; Errepresioa Herrialde Ka­ta­la­ne­tan: Procés-etik haratago.

Hau ez da aste honetako hi­tzor­du bakarra izango, hala ere. Jar­du­nal­di Antierrepresiboen bi­ga­rren atala ere antolatu du­te, eta ostiralean jarri dute hi­tzor­dua. Kasu honetan, Txile izan­go da hizpide.

Txileren inguruko ezagutza partekatzen, ostiralean

Bigarren atal honetan des­ber­di­na izango da gaia lantzeko mo­dua. Txileko altxamenduak eta erresistentziak aztertzeko in­for­mazio elkarbanaketa sa­ioa da antolatu dutena os­ti­ra­le­ra­ko, Ez dira 30$, 30 urte dira izenburupean.

Hitzordua 18:00etan jarri dute ostiralean. «Txileko es­ta­tu­­a­­ren aldetik gauzatzen ari den golpe errepresiboaz eta he­­rri­­a­­ren erresistentzietaz hitz egingo dugu», azaldu dute an­to­la­tzai­leek. «1973ko es­ta­tu kol­pea, 1980an sortu eta gaur egun indarrean dagoen kons­ti­­tu­­zio­a, urrian hasi ziren al­txa­­men­­duak, konstituzio berri ba­­ten eskariak eta indarkeria po­­li­zia­laz arituko gara, besteak beste».

Hori guztia aztertzeko mo­dua izango da desberdina. «In­for­mazio elkarbanketa sa­io­a izango da. Partaideok bi­de­oak, artikuluak, argazkiak, haus­nar­ke­ta ezberdinak ekarriko ditugu, de­non artean gaiari buruz in­for­matu eta eztabaidatzeko». Dena den, azpimarratu dute «ez dela beharrezkoa ezer ekartzea par­te hartzeko, entzutea parte har­tzea» dela, alegia. «Sortu di­tza­gun informazio gune autonomoak».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!