UDALA

Energia berriztagarrien saioa datorren astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 18a, 00:00
Datorren astelehenean izango da Energia Berriztagarriaren tailerra.

Datorren astelehenean, energia berriztagarriak etxebizitzetan ezartzeko saioa egingo da lehen aldiz Hernanin. Saio hau Biterin izango da, arrratsaldeko 18:00etan. Ostiral honetan amaitzen da izen emate epea.

HURRENGO astelehenean, au­rrez aurreko ikastaro bat egingo da Biterin; «Etxebizitzetan energia berriztagarriak ezartzeko saio praktikoa» izango dena, hain zuzen. Udalak adierazi du, energia berriztagarrien inguruko ara­u­dia aldatu berri dela, eta horren ondorioz, teknologia horiek etxebizitzetan eta etxebizitza-bloketan erabiltzea errazagoa dela.  Datorren asteleheneko sai­oan, aditu batek modu praktikoan azalduko du zein baldintza bete behar diren energia berriztagarriak etxebizitzetan instalatzeko. Horrez ga­in, gure lurraldean jadanik mar­txan dauden zenbait instalazio, adibide gisa hartuta, horietan sortutako energia nola erabili daitekeen ere azalduko du. Parte hartzeko Ostiralean amaituko da izena emateko epea. Eta apuntatzeko hainbat modu daude; helbide elektronikora idatziz (oihane@izadi21.eus) edo deituz (686 4277 565); astelehenetik ostiralera, goizeko 8:00etatik, arratsaldeko 16:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!