UDALA

Ikastaroa etzi, tabernarientzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 17a, 00:00

Indarkeria matxista eta arrazakeriaren inguruko trebakuntza ikastaroa eskainiko zaie tabernaiei eta sagardotegiko langileei, datorren asteartean.

ETZI indarkeria matxistaren eta arrazakeriaren inguruko ikastaroa eskainiko da, tabernari zein sagardotegiko langileentzat. 
Hori dela eta, Udalak adierazi du, ezinbestekoa dela denon inplikazioa, «indarkeriari aurre egiteko harreman parekide eta askeetan oinarritutako tratu onen kultura sortzea ere beharrezkoa da», azpimarratu du.
Etzi izango da ikastaroa, eta bi aukera daude, goizez 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez 15:00etatik 18:00e­tara. 

Izena emateko
Formazio saio hauetan izena emateko, Berriak ostalarien elkartera bertaratuz egin daiteke edo Udala Berdintasun Arloan ere aukera dago, deituz (943 33 70 17) edo idatziz (berdintasuna@hernani.eus) helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!