Musika Banda eta Txistulariak

Atzo Musika Banda eta gaur txistulariak arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 17a, 00:00

Santa Zezilia eguna ospatzeko Musika Bandak kontzertua eskaini zuen atzo arratsaldean Milagrosan. Gaur berriz txistulariek hartu dute erreleboa eta eguerdiko 12:30etan izango dira plazako arkupetan.

ederki pasa zuten atzoko arratsaldea askok Milagrosan. Santa Zezilia eguna ospatzeko (musikarien eguna) Mu­sika Bandakoek kontzertu pare­gabea eskaini zuten.
Musika Bandakoek adierazi dute, saiakera handiak egiten dituztela, bai zuzendari zein musikariek, kontzertu ikusgarriak eskaintzeko. Atzo­ko kontzerturako, Jorge Pa­checo Garcia zuzendari hernaniarrak aukeratutako ob­rak honakoak izan ziren; A­güero, José Franco; Second Suite for Military Band in F mayor, Gustav Holts; Golden Land, Saül Gómez Soler; Eñ Caserio, Jesus Guridi; Ou­verture 1812, P.I. Tsjaikovski.

Musika Bandaren partez «eskerrik asko»
Hernaniko Musika Bandak, esker hitzak luzatu nahi dizkie, orain arteko kontzertu des­berdinetara bertaratzen diren entzule fidelei eta tarteka bertaratzen direnei ere. Horrez gain, musikazale guztiei mezu bat helarazi nahi izan diete;  «Zorionak, musika hainbeste maite duzuenei!»

Gaur txistulariek erreleboa
Gaur, eguerdiko 12:30etan Leo­kadisti Txistu Taldeak kon­tzertua eskainiko du herritar ororentzat. Gaurko saioa, Txi­s­­tulariak arkupetan izeneko urteko zikloaren az­ke­ne­ko­a izango da. Hori horrela, txistularien errepertorioko ohiko doinuak nahastuko dituzte beste errepertorio batzuekin. Eta Peru aldeko doinu herrikoi eta ezagunak joko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!