Osiñaga

Osiñagako auzotarrak, Galarretara

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Bisita gidatua egiteko aukera izango dute Osiñagako auzotarrek, hilaren 23an, Galarretako frontoira. Arratsaldeko 15:00etan gerturatuko dira, frontoia eta erremontearen inguruko xehetasunen berri ezagutu, eta partidu batzuk ikusteko. Osiñagako Auzo Elkarteak antolatuta, doan izango da, baina izena eman behar zaio Loidiko Amaiari. Gehienez, 20 laguneko taldea onartuko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!