Errugbia

Bihar hasiko du Bultza Liga barneratzailea, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00
Hernaniko talde barneratzailea, aurretik jokatutako lagunarteko partidu batean, Landaren.

Etxean izango dute estreinakoa trikoloreek, Getxoren kontra. Landaren jokatuko dute, eguerdiko 12:00etan hasita.

Etxeko zaleen aurrean jarriko da martxan bihar, Hernaniko talde barneratzailea. Landaren jokatuko du, Bultza Ligako es­treinako partidua, bihar eguer­diko 12:00etan hasita. Aurrean Getxo talde bizkaitarra izango dute, trikoloreek. 

Orain hiru urte sortu zuten Bultza Liga, Euskal Herri mai­lan, eta proiektu aitzindaria izan zen, kirol barneratzailean. Aurten, lau taldek osatuko dute Bultza Liga: Hernani eta Getxo­rekin batera, ariko dira Gaztedi eta Uni Bilbao ere. Lau taldeek egin dute posible lehiaketa hau jokatzea, eta lauak dira, aldi be­rean, proiektuaren bultzatzaile.

Bultza Ligaren helburua da, aniztasun funtzionala duten pertsonen «erabateko inklusioa» gizartean, horretarako «errug­biaren balioak» aprobetxatuz. Horre­gatik, sortu dute «liga par­tehar­tzai­lea eta mistoa, mu­gak gaindituko dituena, eta tal­de lana, konpromisoa eta erres­pe­tua sustatu», azaldu dute. Hori horrela, nahi duten guztiak daude gonbidatuta, haiekin jo­katu eta parte hartzera.

Biharko partiduaren ondo­ren, gainera, Ipintza sagardo­te­gian egingo dute hirugarren den­bora, partehartzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!