«Plazera esperimentuak egiten topatzen da»

EROTIKAN PLAX 2019ko aza. 16a, 00:00

Izena: Uxue Yuste De la Iglesia
Jaio: 2002.08. 02
Bizitokia: Aristizibal, Hernani
Lanbidea: Batxi 2. mailako ikaslea

Arreta handia eskatzen du ikasle izateak, zertan jarri behar da arreta jolasean? 
Gozatzean, konfiantzan eta naturaltasunean, nola sentitzen garen elkarrekin.


Matematika eskutan, harreman osasuntsu baten Hartu-Emanen grafikoak zer erakutsiko luke? 
Fifti-fifti edo beharren arabera bi noranzkotan.


Zure bilakaera erotikoa Plastikoki adierazi beharko bazenu nolakoa litzateke? 
Esplosio bat kolore pila batekin  eta piskanaka zentzua hartzen doana.


Irakasle izateko grina duzu, zer hobetu nahiko zenuke sexuen hezkuntzan?
Perspektiba zabaldu eta gor­pu­­tzen inguruan hitz egiteari tar­te gehiago eskaini.


Gaitasun erotiko-afektiboak neurtzeko selektibitate bat egongo balitz...?
Izatekotan anitza izan be­har­ko luke, pertsonan oinarritua eta patroi bakarra izan gabe (ez oraingoa bezela).


Helduek kezka handia zuen inguruan, zuk nola ikusten dituzu haien praktikak?
Jo ez dakit, baina gidoia jarraitzen imajinatzen ditut.


Parrandazalea zarela diote...parrandaz gain ligatu ahal daiteke?
Bai noski! Eskolan, futbolean...


Futbola aipatu duzu...zein gol sartu digute?
Dena penetrazioan zentratzen dala.


Nola ematen diogu buelta markagailuari?
Esperimentuak egiten, norbere buruarekin edo beste batzuekin.

PLAZERREN PUTZUA
Muxu, laztan eta koxk, bakoitza nun? 
Muxu masailean, laztanak tripan eta koxk lepoan.


Norbaiten azala laztantzeko udazken elementurik?
Txori migrazioetan geratutako lumak.


Ligatzeko estrategiarik?
Bazile umoretsuak.


Ikastolako bihurriketietarako txokorik?
Futbol zelai ondoko kioskoa.


Zerk pizten dizkizu zentzumenak?
Xirriek adi-adi jartzen naute.


Azaro hotz honetarako kanta berorik?
Go fuck yourself edo Iseo.


Eta kitarra eskutan, nori abestuko zenioke?
Amari eta ahizpari.

SEX-ALDIA BUKATU...
Xuxurla batek..?
Ileak tente. 


Hostoak bezela joaten utzi...?
Eta denborak ekarriko du nahi badu bueltan.

SASIGALDERA
Harremonaken aholkularitzak baliatuta, orain aholkuak  nori eskatu ez dakiela planteatzen badizu ikaskide batek zer esango zenioke?
Konfiantzazko norbait (ahal bada heldu bat) topatzeko edo behar izan ezkero Plax Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzua eskura duela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!