URUMEA HERRIGUNEA

Tailandiako egoera politikoaz, zinea

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Atzo hasi zen PM2.5 proiekzio proiektua Urumea Herri Gunean. Gaur eta bihar ere ikusi ahal izango dira pelikulak, 10:00etatik 21:00etara.

Tailandiako egoera politikoaren inguruko proiekzio proiektua da PM2.5, eta Urumea Herri Gunean ikusi daiteke. «Zinegileek ezin dute ordena publikoa asaldatu, ez eta moral egokia zalantzan jarri», azaldu dute.

Gaur eta bihar etengabe jarriko dira filmak 1 eta 2 gelan, 10:00etatik 21:00etara: Silent Melody, Like a Virgin eta Last year in a refugee camp batean, eta Don't Worry Be Happy eta We love me bestean. 

Bestalde, egongelan Mr Zero jarriko da 10:00etan eta 17:00etan, eta Censor Must Die 11:00etan eta 18:00etan. Jantokia ere irekita egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!