ERREMONTEA

Barrenetxeak galdu, Binakakoa hasteko

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Tanto bakarreko aldearekin galdu zuen Juanenearekin, Uterga eta Azpirozen kontra (40-39), ostegunean. 

Ez dio modurik onenean ekin Endika Barrenetxeak, Binakako Txapelketari. Tanto bakarreko aldearekin galdu zuen estrei­na­­ko partidua, Juane­nea­rekin ba­tera, Uterga eta Azpirozen kon­tra (40-39). Baina txapelketaren formatu berriarekin, Azpirozek adina puntu dauzka, sailkape­nean: hernaniarra izan zen par­ti­duko atzelari onena, eta be­raz, lau puntu jaso zituen berak, eta bi puntu Azpirozek.

Hori horrela, partiduko emai­tzarekin lortutako bi puntue­­kin, sei puntu dauzka Barrene­­txe­ak. Zortzi punturekin dago Uterga (irabazi eta aurrelari onena), sei Azpirozek eta Barrenetxeak, eta lau Juaneneak.

Partidu haundia jokatu zu­ten lau erremontistek, edonola ere. Hasieran aurretik izan zi­ren Barrenetxea eta Juanenea, 9-13raino; baina orduan, 10-1 partziala lortu zuten gorriek, eta 22-17 ere izan ziren aurretik. Orduan berdindu zen partidua: makina bat berdinketa izan zi­ren markagailuan. Baina azke­neko tantoan, zaila ez zen pe­lo­ta bat huts egin zuen Juane­neak.   

Gaur izango da Binakako Txapelketaren bigarren parti­dua, arratsaldeko 16:00etan ha­sita Galarre­tan: Urriza eta La­­rra­ña­ga ariko dira, Matxin III eta Endi­ka­­ren kontra ariko dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!