Atletismoa

Mikel Campos txapeldun, Behobia Txikian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00

Mikel Campos, Behobia Txikia bukatu berritan, dominarekin.

Behobia-Donostia lasterketa nagusian bakarrik ez, Behobia Txikian eta Behobia Gaztean ere izan ziren, Urumea baila­ra­ko korrikalariak. Eta garaipena lortu zuen, 12-13 urteko mutilen kategorian, CD Hernaniko atle­ta batek: aurreneko postu­an hel­­mu­garatu zen Mikel Campos.

Bestalde, datorren igandean, azaroaren 24an, jokatuko da Donostiako Maratoia. Han ere izango dira bailarako korri­ka­la­riak, Idoia Esnaola tartean: 100garren maratoia izango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!