MENDIRIZ MENDI

Martin Ansa «gure txoferra» gogoan, ekitaldi berezian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 16a, 00:00
Argazki lehiaketako sarituak eta partehartzaileak, sari banaketa ekitaldian.

Aurreko ostiralean egin zuten Mendizale Asteko ekitaldi nagusia, Biterin. Argazki lehiaketako sariak banatu zituzten, haurrei dominak eman zizkieten, Txe Zuza eta Manolo Rodriguez omendu zituzten, eta orain gutxi hil den Ansa izan zuten gogoan.

Azaroaren 8an, ostiralean, izan zuen ekitaldi nagusia, Mendi­zale Asteak, Mendiriz Mendi el­kar­tearen eskutik. Bertan ba­­na­tu zizkieten dominak, irte­e­re­­tan parte hartu duten gazte­txo­­ei; sariak banatu zituz­ten, argazki lehiaketako egile one­nei; eta ome­naldia egin zie­ten, Txe Zu­za lehendakariari eta Ma­­no­lo Rodriguez diruzaina­ri, el­­kar­te­­ko zuzendaritzan 25 urte egin di­­tuz­te­la­ko.

Baina beste lagun bat ere izan zuten gogoan; kasu horretan, ordea, zoritxarragatik: «gaur egun samina da Mendiriz Men­di­ko kide guztiontzat. Adis­ki­­de handi bat joan zaigu, Mar­­tin Ansa. Elkarteak egin di­tu­­en ehunka gailur eta ibil­bi­­de ezi­nezkoak lirateke, Mar­tinen la­guntzarik gabe. Hor izan dugu, beti alboan, beti umo­re­tsu, beti alai eta beti laguntzeko prest. Autobusaren gidaria Mar­tin ze­nean, lasai bidaiatzen ge­nu­en, bagenekien seguru gin­doa­­zela. Beti ekarri gaitu etxera, sa­no eta salbu, hori baitzen bere kez­ka nagusia. Ez zaitugu inoiz ahaz­tuko, lagun. Gure bi­ho­tze­an izan­go duzu gordeta txoko txiki bat». 

Gaztetxoei dagokienez, 31 izan ziren, domina bana jaso zu­­te­nak: Xuban Adarraga, Eki­ñe eta Oier Albo, Saioa eta Araitz Apa­o­laza, Oier Arrondo, Beñat Az­ka­rate, Garbiñe Del Valle, Asier, Ekain eta Irune Fer­nan­dez, Ma­ddi eta Libe Galarraga, Intza eta Manex Goñi, Asier Illarra­men­di, Inge eta Xare Iradi, Itxaso eta Intza Lasa, Mara Perez, Ekain Rezabal, Miren Rodriguez, Sa­rai Royo, Adur eta June San Eme­terio, Garazi Zarallo, Oihane Zu­beldia eta Aihotz Zumeta.

Eta argazki lehiaketako sa­ri­­tuak, honakoak izan ziren: Iosa Morenok bilduma onena; Rafa Zuzak mendiko argazki one­na; Pedro Vilchezek paisaia baten argazki onena; Salba Iraolak Her­naniko argazki onena; eta Aitor Urkiak argazki herrikoiena.

Gaztetxoak pozik, dominak eta txutxeriak jasota.

Irteera bihar, Lokizera

Bihar emango diote bukaera Mendizale Asteari, bazkidearen eguneko irteerarekin. Lana bai­la­ran eta Lokiz mendilerroan ba­rrena ibiliko dira, 07:30etan Atse­gindegitik abiatuta.

 

Manolo Rodriguez eta Txe Zuza, omenaldian jasotako txapela eta garaikurrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!