Langile ikastola

Txupinazoa gaur, 50garren urteurreneko ospakizunei

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 15a, 00:00

Hasiera emango die Langile ikastolak, urteurrena ospatzeko ekintzei. Bingoa antolatuta zegoen, Tilosetan, baina ez da egingo.

Urteurren borobila izango du datorren urtean, Hernani­ko Langile ikastolak. Eta hori ospatzeko, makina bat ekin­tza prestatu dituzte.
Gaur emango diete hasiera: txupinazoa egingo dute, goizean Meaben, bertako eta Bidebietako ikasle eta irakasleentzat; eta arra­tsal­dean Lau­bi­die­tan. Urteurre­ne­ko kamixe­te­kin egongo dira, Igor Baiona diseinatzai­leak egindako logoarekin, Lan­gileko ikasle ohia. 
Mea­ben, ikastola nola apain­­duta dagoen ikusi, hamaike­ta­koa egin, Zorionak zuri kantatu, serpentina etxa­fe­ro­ak bota, eta aurpegiak mar­gotuko dituzte, besteak beste. Eta Laubi­die­tan, ikas­tola apaindu, txupinazoa bota, eta ekitaldi nagusia.
Bingoa ere egitekoak ziren Tilosetan, baina egu­raldi­a­ga­tik, bertan behera geratu da.

Mahai ingurua, asteartean

Hurrengo hitzordua ere, gertu dute. Datorren asteartean egin­go dute aurreneko mahai in­gu­rua, 17:00etan hasita, Lau­­bi­die­tako jangelan. Bertan har­tu­ko dute parte, Langileko irakas­le ohiek, gaur egungo irakasleek, eta MCEPko (Movi­mien­­to Cooperativo de Escue­la Po­pu­lar) kide ba­tek; eta aztertuko dute, Céles­tin Freinet irakasle eta pe­dagogo frantsesa zenaren eragina, Langile ikastolan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!