Erremontea

Binakako txapelketa martxan, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 14a, 00:00
Banakako saria ere banatuko da; Txapelketako jokalari onenari emango zaiona, hain zuzen.

Uterga-Azpiroz eta Juanenea-Barrenetxea IVren arteko norgehiagokarekin hasiko da Binakako Erremonte Txapelketa nagusia. Gaur arratsaldeko 16:00etatik aurrera izango da, Galarretan. 

HERENEGUN aurkeztu zuten 49. Binakako Erremonte Txa­pe­­l­­keta nagusia. Gaur izango da lehenengo partidua, Urte­aga-Azpiroz eta Jua­nenea-Ba­rrenetxea IVren aurka joka­tuz hasiko dute ligaxka. Gaur eman­go zaio hasiera eta aben­duaren 28an izango da final haundia.

 

Bost bikote, lehian

Bost bikote izango dira aur­te­n­go ligaxkan: Uterga eta Az­pi­roz; Urriza eta Larrañaga; Ma­txin III eta Endika; Ansa II eta Ion; Juane­nea eta Barre­netxea IV.

Gaur hasiko da ligaxka, eta abenduaren 7ra arte iraungo du. Ondoren, ligaxkako final­er­diak jokatuko dira, aben­duaren 12tik 21era. Eta finala, abenduaren 28an izango da.

Partiduak ostegun eta larun­batean jokatuko dira, eta aur­kez­penean azadu zutenez, au­rreko urteetako puntua­zioak aldatu egingo dira; irabaz­learent­zat (40 tanto) 4 puntu; 36-39 tanto bitartean egin dituzte­nentzat 2 puntu; 32-35 tanto bitar­tekoei puntu bakarra; 26-31 tanto lortzen dutenentzat ez dago punturik; eta 25 tanto azpitik egiten duenak puntu bat gutxi­ago izango du.

Puntuazio gehien lortzen duten hiru bikote pasako dira finalak jokatzera. Eta hortik, bi bikotek jokatuko dute final handia.

Abenduaren 12tik 21era bitartean joka­tuko dira finalerdiak eta abenduaren 28an final handia izango da. 

Finalerdiak eta finala

Hiru bikotek jokatuko dute finalerdia, beraz, hiru parti­du jokatuko dira: abenduaren 12­an lehena, bigarrena aben­duaren 14an eta azkena aben­duaren 21ean.

Finalerdietako lehenengo parti­du­an irabazi duen bikote­ak, hirugarren bikotearen aur­ka egingo du bigarren par­tiduan, eta abenduaren 21ean, lehe­nengo partiduan galdu zue­na­ren aurka egingo du be­rriro ere hirugarren bikote­ak.

Finalerdiak bukatuta, bi bikote onenek osatuko dute finala, abenduaren 28an. Eta aurkezpenean adierazi dute, finaleko pelotariren bat lesio­natuz gero, hirugarren bikotea pa­sa­ko dela finalera.

Beraz, abenduaren 28an, la­runbata, erabakiko da zein bikotek jantziko duen 49. Bi­na­kako Erremonte Txapel­ke­ta Nagusiko txapela.

Banakako saria ere banatuko da; Txapelketako jokalari onenari emango zaiona, hain zuzen.

Onenei, saria

Finaletan ohikoa den mo­duan, sariak banatuko dira, eta bi sari banatuko dituzte finala irabazi duten aurrelari eta atzelariarentzat. Horrez gain, bigarren postuan geratu direnentzat ere banatuko dira sariak.

Eta banakako bat ere egongo da, Txapelketako joka­lari one­nari emango zaiona hain zu­zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!