HEZKUNTZA PLATAFORMA

Amher elkarteko kideak, hizlari

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 14a, 00:00

Gaur arratsaldeko 17:30etan, hezkuntza eskola antolatu du Hezkuntza Plataformak, ‘Jatorri ezberdinak. Bizi ibilbideak’ izenburupean.

Hezkuntza Plataformaren es­­ku­tik, beste eskola bat es­kainiko dute gaur arratsaldeko 17:30etan, udaletxeko areto nagusian. 

Oraingoan, AM­HERre­ko ki­deak izango dira hizlari, Ja­torri ezberdinak. Bizi ibilbideak izenburupean. Jatorri ez­ber­dinetako hernaniarren ibil­bide pertsonalak parteka­tzeko aukera izango da. 

Saio irekia izango da gaurkoa eta antolatzaileek herritar guztiei luzatu nahi diete gonbitea, AMHERreko kideen es­pe­rientziak ezagutzeko. Hez­kuntza plataformakoek azpimarratu dute; «benetan aberasgarria» izango dela «gu guztiontzat». 

Joan nahi duenarentzat, zaintza zerbitzua ere izango da eskura. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!