mintzalaguna

Toparekin hasiera, Mintzalagunek

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 13a, 00:00

Mintzalaguna programari hasiera ederra eman zion aurreko ostegunean Dobera euskara elkarteak, pintxo pote eder baten bueltan. 

Mintzalaguna programa mar­­­­t­xan da Dobera euskara elkartearen eskutik. Programa ho­nek, euskera hobetzeko eta gehiagotan erabiltzeko aukera e­ma­ten du, euskeraz bizitzeko, eta azken finean, ingurune euskaldunak sortu, indartu eta zabaltzeko.

Astean behin, ordubetez, talde txikietan biltzen dira eus­keraz hitz egiteko gogoz daudenak, eta laguntzaile euskaldun bat, baita ere.

Parte-hartzaile mordoa

50 lagun inguruk hartzen dute parte Hernaniko Min­tzalagun programan. Asko ka­fetegietan gelditzen dira, goiz zein arra­tsaldean, beste batzuk nahiago izaten dute eguraldia aprobetxatu eta nonbaitera joan... Hainbat eta ha­in­­bat leku zein momentutan mintzatu daitekeelako eus­kara.

Jarduera bateratuak

Hainbat jarduera bateratu egin­go dituzte euskera susta­tzeko. Aurreko ostegunean adibidez, ederki pasa zuten ikasturteari hasiera ematen pintxo potean, trikitilariek girotuta. 

Bete beharreko baldintzak

Euskaraz komunikatzeko gu­txieneko maila bat eskatzen da, eta izena emateko aukera zabala da, urte osoan zehar eman baitaiteke. Izena emateko: do­bera@do­­bera.eus edo 943 33 27 99/ 662 406 692.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!