udala

Indarkeria matxista eta arrazistaren inguruko ikastaroa, ostalarientzat

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 13a, 00:00

Indarkeria matxista eta arrazistaren inguruko ikastaroa, ostalarientzat

Ikastaroa antolatu du Her­naniko Udalak tabernari eta sa­gardotegietako langileentzat indarkeria matxista eta arra­zistaren inguruko trebakuntzarako. Hilaren 19an izan­go da, datorren asteartean, bi txandatan: nahi duenak goizez egin ahal izango du, 10:00etatik 13:00etara; eta bestela, arratsaldez, 15:00etatik 18:00etara. 

Izena emateko: Berriak el­kartera edo Berdintasun Arlo­ra jo: 943 33 70 17.

Bigarren formakuntza-saioa
2015. urtean egin zen lehenengo aldiz tabernari eta sagardotegietako langileei zu­zen­du­tako formazio-saioa eta asteartekoa, beraz, bigarrena izan­go da. Udalak adierazi duenez, lehenengo saio horretan «adostu zen emakumeen aurkako erasoren bat egonez gero, jarduteko protokolo bat martxan jarriko zela». 

Oraingo honetan, protokolo hau berrikusi nahi da, eta ikuspegia zabaldu: «emakumeenganako indarkeriaz gain, LGTB ikuspegia eta arrazismoarena ere txertatuko dira».

Gainera, aurrerago, sagardotegi eta taberna parte-har­tzaileei euren lokaletan jartzeko euskarria banatuko zaie, «gai honekiko duten konpromisoaren eta tratu onen kulturakin bat egiten dutenaren adierazgarri».

Denon inplikazioa ­«ezinbestekoa»
Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, urteak daramazki «indarkeria matxistaren ga­ia lantzen, baita jai eremuan eta txotx garaian ere». Eta gehitzen dute: «arazo ho­nekin amaitu nahi badugu, ezinbestekoa da denon inplikazioa». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!