BIZILAGUNAK

«Etxeko ateak irekiz, bihotza ere irekitzen duzula diote askok, eta gure asmoa hori da»

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 13a, 00:05

Bizilagunak ekimenak Hernani izango du kokalekuetako bat, beste behin. Kultura ezberdinetako familiak, bazkari baten bueltan biltzen dira, eta haien istorio eta pasadizoak kontatzen ezagutzen dute elkar.

Igandean Bizilagunak eki­mena egingo da Hernanin, kultura ezberdinetako fami­liak bazkari baten bueltan in­gu­ratuko dira, beste behin ere.

Fatima Fernandez, AM­HE­R­re­ko gazte koordina­tzaileak adi­erazi du, Bizilagunak proi­ek­tutik sortu dutela Gazte Bizi­lagunak Hernaniko egi­tas­moa. Eta antzekoak direla ere azpimarratu du, baina «Her­na­nin sortu dugun Gazte Bizi­lagunak egitasmo hone­tan, gazteei pisua ematen zaie». «Askotan, familien arteko baz­kari horietan gazteak alde ba­tera geratzen ziren». Gazte bat bere adin tarteko jendearekin bil­duz erosoago sentituko dela adierazi du Fernandezek. Hori dela eta Hernaniko eta atze­rriko gaz­teak ere bazkari ba­ten bueltan batzea bururatu zitza­ien, eta hortik sortu zen Gazte Bizilagunak egitasmoa. 

Bizilagunak, eskualde osoan

Bizilagunak Txekosloba­ki­an sortu zen proiektu bat da, eta Gazte Bizilaguneken koordina­tzaileak azaltzen duenez, Eus­kal Herrira ekarri zela ba­dira urte batzuk; «aurten­go­a zor­tziga­rren edizi­oa da», dio.

Parte hartze haundiena Gi­pu­z­koan ematen da, batik bat Hernanin. «Askotan iru­di­tzen zaigu herri txikietan ez direla horrelakoak egiten, baina bai, Urnietan adibidez, egiten da». 

Aurten, 200 pertsona izan­go dira Hernaniko Bizi­la­­gunak egitasmoan parte har­tu­ko du­tenak, eta horie­ta­tik 70, gaz­teak izango dira.

«Parte hartzea mantendu da»

Fernandezek adierazi du, ur­teen poderioz, parte hartzea ez dela haunditu, baina, behin­tzat, mantentzen dela. «Az­ke­nean jendeak agendak gero eta beteagoak dauzka, eta askotan tarterik ez dago ho­rrelako egun batean parte hartzeko». Bere ustez, behar bada, Bizila­gunak ekimena, askorentzat ez da lehen­tasunezko ekintza bat; beste batzuentzat, ordea, bai. 

Hala ere, haren ustez, as­kotan «betikoak» ani­ma­tzen dira honelako eki­me­­netara, «militanteak dira ge­hi­en in­bolukratzen di­re­nak». Beste fak­tore bat ere azpima­rratu du Fernandezek: «koa­­dri­lak». As­ko­­tan jendea go­goz dago ho­rrelako ekime­netan parte-hartzeko, «baina ez da anima­tzen bere koadrila ez dijoa­lako. Arazoa ez da jendea ez dela Bizilagunak ekimenera joaten, arazoa da, edozein ekintzetan betikoak daudela, eta jende berriak beldurra edo duela».

Etxeetan, goxoago

AMHER elkarteak, Bizilagunak pro­iektu honekin kultura ez­ber­di­nen arteko harre­man­tzea lort­­u nahi du: «gertu­tasun bat lortu nahi dugu, horre­gatik egiten dugu baz­karia». AMHERreko kideak adierazi du, Euskal Herri­an, ohitura dugu­la tabernetan edo elkar­teetan biltzeko, eta hori ere aldatzea proposatu zutela, etxeetan biltzeko ohi­tu­ra nor­malizatuz: «etxeko ateak ire­kiz, bihotza ere ireki­tzen duzu­la diote askok, eta gure asmoa hori da», azpima­rratu du. An­tolatzaileen ustez, harre­man­­tze­rako garaian, etxeak go­xo­ta­suna ematen baitu.

Bazkariaren ondoren, festa! 

Gazteen kasuan, gaztetxean burutuko da bazkaria, eta baz­kalostean ere izango da zer gozatua; hainbat ekintza iza­go baitira, besteak beste, jolasak, Her­na­­niko DJ bat... 

Etorkizunera begira

Datozen urteetan ere, AMHER­rek asmoa dauka Bizi­la­gunak proiektua antolatzeko, helbu­ruak bertan jarraitzen duen neu­rrian, hau da, «iga­ndean egin­­go diren bazka­ri­ak nor­mal­tasun bate­an egin arte behintzat». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!