URUMEA HERRIGUNEA

Tsunami Demokratikoaren deia dela eta, hitzaldia atzerata Herrigunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00
Atzo hasi ziren Jardunaldi Antierrepresiboak, Herrigunean.

Herrialde Katalanen egoera aztertzeari ekin zioten atzo Urumea Herrigunean. Gaur ziren jarraitzekoak, baina atzeratu egin dute, Tsunami Demokratikoak «Behobiako muga inposatua kolapsatzeko» deia egin duelako, 18:00etarako.

Jardunaldi Antierre­pre­sibo­ei eman zioten hasiera atzo Urumea Herriguneko kideek. Jardunaldien lehenengo zati honetan, Herrialde Katala­nen egoera izan dute hizpide. 

Gaur ziren jarraitzekoak, baina Tsunami Demokratikoak egindako deia dela eta, bertan behera utzi dute. Tsunami Demokratikoak «Behobiako muga inposatua kolapsatzeko» deia egin du. Gaur arratsaldeko 18:00etan jarriko dute martxan «barraskilo operazioa». Oiartzungo A8ko peajearen eta Hendaiako peajearen artean ibilgailuak bi errailetan 60km/h-ko abiaduran joateko eskatu dute, ibilgailuko emergentzia argiak piztuta. «Bi nazioak aspalditik gabiltza gure eskubide demokratikoen alde lanean eta horrek Estatuarekin talka egitera eraman gaitu, Estatuak ez baitu errepresioa besterik ez den eskaintzarik guretzat, demokrazia gehiago eskatzen ari garen herriontzat eta herritarrontzat. Katalunia eta Euskal Herriarentzako eskaintza demokratikoaren garaia da. Horregatik Estatuari argi esaten diogu: 'Spain sit and talk'», azaldu dute. 

Askapenako kidearen saioa, aurrerago
Gauzak horrela, gaurko hitzaldia atzeratu egin dutela jakinarazi dute Urumea Herrigunetik. Atzo, Terrasa herriko Bruna Se­rra izan zuten hizlari. Begira­da feminista batetik, egoera politikoaren aurrean bere herrian nola antolatu diren azaldu zuen, eta baita ere, zein izan den emakumearen papera.

Hurrengo hitzaldian, gai beraren bueltan ari­­­­tuko dira, baina hizlaria Izaskun Goienetxea, As­ka­penako kidea izango da: Errepre­sioa Herrialde Katalanetan: Pro­ces-etik hara­tago. Bertan, izan diren erre­presio ez­ber­dinen inguruan arituko da. Data berria zehaztu bezala, jakinaraziko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!