Waterpoloa

Sestaoren kontra galdu, etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00
Hernaniarrak erasoan, larunbateko partiduan, Hernaniko kiroldegian.

9-11 nagusitu zitzaion talde bizkaitarra Hernaniri, kiroldegian.

Porrota jaso zuten Hernaniko mutil seniorrek, Euskal Ligako bigarren partiduan ere. Estrei­nakoa zuten etxean, Sestaoren kontra; eta 9-11 nagusitu zen talde bizkaitarra, kiroldegian.

Aurreneko jardunaldian be­zala, gutxigatik galdu zuen bi­garrena ere. Getxon hasi zuten liga, eta han ere, bederatzi gol sartu zituzten hernaniarrek, 10-9 galtzeko. Orduan gol bakarreko aldea izan zen porrotaren errudun, eta bikoa izan da oraingoan, berriro estu.
Hirugarrenean bilatu behar­ko dute, aurreneko garaipena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!