Xakea

Esnaola, Makarov eta Martiarena berdinduta, sailkapenaren buruan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00
Bi partehartzaile, aurreko jardunaldiko partida batean.

3,5 punturekin daude hiruak, joan den asteburuko partidak irabazi ondoren.

Ezin estuagoa dago lehia, Her­naniko Xake Txapelketan. Hiru jardunaldi falta dira, eta hiru lagun daude berdinduta, sailkapenaren buruan: Eneko Mar­tiarena, Evgeny Makarov eta Udo Esnaola, 3,5 punturekin.
Hiruek irabazi dituzte bera­ien partidak, joan den asteburuan. Haien atzetik dago Edu Sanz, 3 punturekin; eta ez dau­de urruti beste zazpi lagun ere, 2,5 punturekin: Oxan Altuna, Iña­ki Erdozio, Joxe Ramon Al­tu­na, Xer­pa, Beñat Murua, Jo­se­ba Goikoetxea eta Mikel Zubia.

Martiarenak irabazi zion Erdoziori, herenegun jokatutako partidan; Esnaolak Oxani; eta Makarovek Altunari. Edu Sanzek Jose Mari Berrotaran menderatu zuen, Mikel Zubiak Beñat De­ve­sa, eta Joseba Goi­ko­etxeak Ekaitz Devesa. Gai­ne­rako partidetan, berriz, Beñat Mu­ru­ak Eli Agirreri irabazi zion, Ibon Ramosek Juan Carlos Itu­rral­de­­ri, Javier Burgosek Jose Gon­za­lezi, Jon Sagarnak Alain Gon­zalezi, Iñaki Arrietak Mer­txe Egizuraini, eta Peru Do­min­­guezek Ekain Estefanori. Atse­dena eskatua zeukaten Mai­tane Otaoleak eta Xerpak, eta pun­tu erdia eskuratu zuten.

Partida garrantzitsuak, datorren igandean

Emaitza horiekin, eta sailkapena zeinen estu dagoen ikusita, garrantzitsuak izango dira datorren igandeko partidak, arratsaldeko 16:00etan hasita, Kixkal tabernan. Bosgarren jar­dunaldia izango da jokoan.

Joko sistema suitzarra dela eta, elkarren kontra ariko dira, puntu gehien dauzkaten xakelariak. Horrela, Esnaolak eta Martiarenak jokatuko dute par­tida nagusia, eta Oxanen kontra ariko da Makarov, beste li­derra. Honakoak dira, gainerako zortzi partidak: Erdozio eta Sanz; Altuna eta Zubia; Murua eta Xerpa; Berrotaran eta Goi­ko­etxea; Ramos eta Burgos; Do­minguez eta Sagarna; Ekaitz Devesa eta Agirre; Otaolea eta Arrieta; Beñat Devesa eta Este­fano; eta Jose Gonzalez eta Alain Gonzalez. Oraingoan, Itu­rraldek eta Egizurainek eskatu dute atsedena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!