Argindarraren kontsumoa kontrolatzeko, saioa

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00

Gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita, Biteri kultur etxeko KZ Gunean. 

Gipuzkoako Foru Aldun­dia­ren Gi­puzkoa Argitu ekime­naren ba­rruan, hitzaldia es­kainiko du­te gaur, argindarra­ren kon­tsu­mo­aren inguruan. Argin­da­­rraren kontsumoen in­for­ma­zio egokia eskuratu eta kon­tro­la­tzeko saio praktikoa izen­bu­ru­pean, arra­tsaldeko 18:00etan hasita izango da, Biteriko KZ Gunean. Aurretik izena eman behar zen.

Energia berriztagarriez, hilaren 25ean 

Gaurkoan dagoeneko herrita­rrek ezin dute izenik eman, bai­na bai, ordea, aurrerago izango den beste tailer bate­an. 
Etxebizitzetan energia be­rriz­tagarriak ezartzeko saio prak­tikoa izenburupean, Gi­puz­­koa Argitu sortako 4. taile­rra da, eta lehenengo aldiz es­kainiko dute Hernanin. Hain zuzen, hilaren 25ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Biterin. 

Energia berriztagarrien in­gu­­ruko araudia aldatu berri da, eta ondorioz, etxebizitze­tan edota etxeebizitza-bloke­etan horiek ezar­tzea erraza­goa da. Hori nola egin azal­duko dute, saio prak­tikoan. 

Interesa daukanak, hilaren 22ra arte dauka aukera izena emateko: oihane@izadi21.eus edo 686 427 565. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!