Boleibola

Bi talde nagusiek, garaipena

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 12a, 00:00
Nagusien mailako neskek hasieratik bukaerara kontrolatu zuten partidua.

Neskek 3 eta 0 irabazi zioten etxean, Zarautz Lizardiri. Mutilak Gasteizen aritu ziren, eta 0 eta 3 irabazi zuten, baita ere.

Euskadiko Ligan, bikain aritu dira Hernaniko Boleibol taldeko neska-mutilak, seniorretan. Neskek etxean jokatu zuten Lizardi Zarautzen kontra, eta hasieratik kontrolatu zuten partidua. Jokoa oso ona izan ez bazen ere, puntu batzuk borrokatuak izan ziren. Hala ere, 3 eta 0 nagusitu ziren, eta bitik bi irabazi dituzte, neskek.

Mutilak, bestalde, kanpoan aritu ziren; Gasteizen jokatu zuten Udapa Aranzbizkarraren kontra. Hernaniarrek 8-25, 12-25 eta 20-25 irabazi zuten, nahiko erraz. Hirugarren ga­raipena dute segidan, baina benetako proba asteburuan iritsiko da, etxean jokatzekoa duten partiduan.

Gazteek, partidu gogorrak

Bestelakoak izan ziren emai­tzak gaztetxoenen artean. Kadeteek galdu egin zuten. Galtzen hasi eta hirugarren jokoa irabazi zuten, baina laugarrenak ihes egin zien. 

Infantiletako bi taldeek ere galdu egin zuten; 3-0 Summa Aldapetaren aurrean, eta ikaragarri borrokatu ondoren, 2 eta 3, Peñafloridaren aurrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!