Hauteskunde orokorrak

EH Bildu nagusi, abantaila haundiagoarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 11a, 00:00

EAJ mantendu egin da, eta bigarren jarraitzen du. Elkarrekin Podemosek bi puntuko jaitsiera izan du. PSOE, aldiz, bere horretan geratu da; eta PP oso gutxi errekuperatu da Ciudadanosen kaltetan.

Beste behin ezusteko gutxi izan zen Hernaniko emai­tze­tan nahiz eta hauteskunde oro­­­­korrak izan. Azkenaldian ger­­tatzen ari den bezala al­der­di abertzaleak gero eta indar­tsu­agoak dira hautes­kunde haue­tan eta alderdi espainiarrak ge­ro eta indar gutxiago dute na­hiz eta Esta­tuko Kon­gre­surako hauteskun­deak izan.



4.000ko langa berriz gainditu du EH Bilduk
Parte hartzeak eragina izan du horretan, EH Bildu eta EAJ-PNVren mesedetan. Honela, ga­railea, dudarik gabe, EH Bil­du izan da berriz ere Her­nanin. Gainera apirileko emaitzak ho­betu ditu boto portzentaian eta kopuruan zortzi boto besterik ez ditu galdu, 4036rekin. Api­rilean %35,59ko boto portzen­taia lortu baldin bazuen, ora­in­goan %38,651ra iritsi da. 

Bigarren alderdirik bozka­tuena, aurrekoa errepikatuz, EAJ-PNV izan da. Alderdi jel­tzaleak %21,8ko portzentaia lor­tu du, %0,7a igo delarik. Bo­to­etan 105 jaitsi da. 

Hirugarrena   Podemos-IU izan da %2,6ko jaitsierarekin, ia %20tik %17,2ra. Alderdi so­zia­listaren emaitzak oso pare­katuak izan dira apirilekoekin al­deratu ezkero. Orduan bo­toen %15,8 lortu zuen eta orain %15,57, ia berdin, nahiz eta botoetan galera haundiagoa izan (164). Azkenik PPk botoak ira­bazi ditu Ciudadanosen kal­te­tan. Alderdi popularrera itzuli dira Ciudadanosera joan­dako boto kopuru bat. Hala ere beraien portzentaia %3,54ean geratzen da. 

*Datu guztiak Espainiako Barne Ministerioak emandakoak dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!