Jardunaldiak

Jardunaldi Antierrepresiboak, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 11a, 00:00

Jardunaldi Antierrepresiboak antolatu di­tuzte Urumea eraikinean, gaur hasita. Le­he­nengo zatian Herrialde Ka­talanetan jarriko dute fokoa. Gaur, Terra­sako Bruna Serra izango da Ka­taluniako egoera politikoaz hitz egingo duena, begirada fe­minista kontuan hartuta. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da azaltzen, Katalunian nola antolatu diren eta emakumearen papera ze­in izan den.

Bihar, asteartea, Erre­pre­sioa herrialde Katalanetan: Pro­­cesetik haratago hitzaldia eskai­niko du, 18:30etan, Aska­peneko kide den Izaskun Goienetxek. Errepresio desberdinetaz ari­ko da hizketan.

Bestalde, astea amaitzeko PM 2.5, Thai­landiako egoera politikoaren in­guruko proiekzio proiektua aurkeztuko da Herri­gunean, ostiralean hasi, azaroak 15, eta igandera arte. Os­ti­ralean 18:00etan hasiko dira proi­ekzioak, eta larunbata eta igandean, 10:00etan eta 21:00­etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!