Erabaki

Sorgintxulon egingo da bilera gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 11a, 00:00

Erabaki Hernani prozesuaren barruan bozkatze fasean daude, azaroaren 24ra arte, eta gaur Sorgintxulon, auzo elkartean, 19:00etan, egingo da informazio saioa. Etzi, asteaz­ke­nean, Portu auzoan egingo da eta ostegunean Plaza Berrin jarriko da informazio puntua 16:30etatik 18:30­etara. Botoak emateko ohiko bideak daude: postontziak udal eraikinetan eta auzo elkarteen lokaletan, erabaki.hernani.eus web orria eta aipatutako saio irekietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!