Udala

Gaur eta bihar asfaltatze lanak, Izpizuan

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 11a, 00:00

Udalak asfaltatze lanak hasiko ditu gaur Izpizua kalean eta bihar arte iraungo dute. Honela, kale hori hustu behar da eta aparkalekuek libre egon behar dute gaur 08:00etarako. Horrekin batera, trafikoari itxita egongo da kalea bi egunetan. Bi alternatiba egongo dira: Agustindarren plazari buelta ematea eta Elkano kaletik gora. Izpizua kalean dauden garajeetara sartu ahalko da, baina beharbada itxaron beharko dute erabiltzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!