beterri buruntza

‘Beterri Saretuz’ programaren jardunaldia aurrera eraman zen

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 10a, 00:00
Jardunaldia Orona-Ideon egin zen pasa den ostegunean.

Hernaniko Orona-Ideon enpresen parte-hartzearen inguruan Beterri Saretuz jardunaldia egin zen pasa den ostegunean.

Ekitaldian Hernaniko Udaleko, Beterri-Buruntza Udaletako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak izan ziren, baita eskualdeko lanbide heziketako kideak, enpresak eta ekintzaileak ere. Enpresen esperientziak ezagutzeaz gain, jardunaldian eragileen ekarpen ugari jaso ziren, eta informazio hori guztia baliatuko dute aurrera begira datozen jardunaldi eta hausnarketa prozesuen bidez parte-hartzean oinarritutako enpresen ekosistema sortzen jarraitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!