obrak

Asfaltatze lanak bihar eta etzi Izpizua kalean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 10a, 00:00

Astelehenean 08:00etako kalea hustu behar da eta aparkalekuak libre egon behar dute.

Udalak asfaltatze lanak hasiko ditu Izpizua kalean. Lan horiek bihar eta etzi -hilak 11 eta 12- egitea aurreikusten da. Horiek direla eta, kale hori hustu behar da eta aparkalekuek libre egon behar dute bihar 08:00etarako. Horrekin batera, trafikoari itxita egongo da kalea bi egun horietan. Bi alternatiba egongo dira: Agustindarren plazari buelta ematea eta Elkano kaletik gora egitea.

Izpizua kalean dauden garajeetara sartu ahalko da, baina asfaltatze lanak gelditu behar dituztenez, beharbada itxaron beharko dute erabiltzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!