urumea herrigunea

‘Jardunaldi Antierrepresiboak’ antolatu dituzte Herrigunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 10a, 00:00

Askepeneko Izaskun ariko da hizketan asteartean.

Herrialde Katalanetan jarriko dute fokoa bi hitzaldirekin, bihar, 19:00etan eta asteartean 18:30etan. Ostiraletik igandera Thailandia da erdigunea.

Bihartik aurrera Jardunaldi Antierrepresiboak antolatu di­tuzte Urumea eraikinean. Le­he­nengo zatian Herrialde Ka­talanetan jarriko dute fokoa. Bi­har, astelehenean, Terra­sako Bruna Serra izango da Ka­taluniako egoera politikoaz hitzegingo duena begirada fe­ministak, 19:00­etatik aurrera. Nola antolatu diren eta emakumearen papera ze­in izan den aztertuko da.

Etzi, asteartean, Erre­pre­sioa herrialde Katalanetan: Pro­­cesetik haratago hitzaldia eskai­niko du, 18:30etan, Aska­peneko kidea den Izaskunek. Errepresio desberdinetaz ari­ko da hizketan.

 

Thailandiako egoerari ­buruz proiekzioak

Astea amaitzeko PM 2.5 Thai­landiako egoera politikoaren in­guruko proiekzio proiektua aurkeztuko da Urumea Herri­gunean ostiraletik, azaroaren 15etik, igandera bitarte. Os­ti­ralean 18:00etan hasiko dira proi­ekzioak eta larunbata eta igandean, 10:00etan eta 21:00­etan.

«Thailandian pelikula ba­tek emititu ahal izateko, ezin du monarkiaren edo gobernu­aren aurkako ezer esan, ezin du erlijioa iraindu, pertsonen batasuna zalantzan jarri, edu­ki sexual asko izan, ez eta genitalik erakutsi ere. Thai­landiaren dignitate eta ‘segurtasunaren’ izenean zentsura le­geak dituzte horretarako» diote antolatzaileek.

«Zineastek, produzitzera­ko­an, ezin dute orden publikoa alteratu, ez eta moral egokia zalantzan jarri. Azken ur­teetan zazpi pelikula zentsuratu dira, 89 pertsona atxilo­tu­ak izan dira eta 203 ekintza publiko gaitzetsi dira». Horre­xegatik Thailandiako zinema emanaldia eskainiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!