errugbia

VRAC-ek erakutsi du Landaren zergatik den liderra eta azken urteetako talderik onena

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 10a, 00:00

0-52 nagusitu zaio Hernaniri zelai lozkatuan eta hernaniarrek oraindik ez dute garaipena ezagutzen aurreneko zortzi jardunalditan. Hasieratik atzetik, atsedenaldian 0-26 irabazten zuen Quesosek.

Liderra eta azken sailka­tua­ren arteko aldea zenba­terai­no­koa den argi geratu zen atzo lokaztutako Landare batean. Hernanik 0-52 galdu zuen VRAC Quesos Entrepinaresen kontra eta Valladolideko tal­deak erakutsi zuen beste be­hin zergatik den Espainiako talde onena gaur egun eta azken hamarkadako domi­natzailea zergatik izan den.

Hernanik aukera gutxi zi­tuen sorpresa emateko eta par­tidua hasi bezain laister ikusi zen, nahiz eta zelaia lo­kaztuta egon, ezinezkoa izan­go zela. Indarrean eta eraso bakoitza ongi baliatuz Que­sosek norgehiagoka bere alde jarri zuen hamargarren mi­nuturako. Hernani saiatzen zen, baina ez nuen minik egi­ten, bai aldiz aurkariak. Mar­kagailuan aldeak gora egin zuen liderraren lau entse­gurekin. Atse­denaldirako 0-26 erakusten zu­en marka­gai­lu­ak.

Bigarren zatiko lehenengo 20 minu­tutan Hernani izan zen domi­natzaile eta VRAC bere 22koan sartu zuen, baina behin eraso hori amaituta azken 20 minutuetan berriz kanpokoak izan ziren jaun eta jabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!