ingurumena

Iturmendiko kobazulora bisita egingo da

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 10a, 00:00

Felix Ugarte espeleologia elkarteak antolatu du gaur eta sarrera librea da. Bertaratzen den guztiak ­­ aukera izango du jentilzulora sartzeko eta goizeko 11:00etan hasiko dira bisitak.

Aurten ere Iturmendiko jen­til­­zuloa bisitatzeko aukera  izan­go da eta egun hori gaur da. Urtero egiten da bisita 2013an aurreneko aldiz Felix Ugarte espeleologia elkar­teak Itur­mendiko kobazuloa bisita­tzeko aukera eman zuenetik.

Her­naniko kobazulorik lu­zeena da, eta ordutik ia urtero izan da bisita gidatua. Txikia izaki, txandaka sartzeko au­kera izaten dute bisitari kopu­ruaren arabera, eta barruan espeleologoak ematen ditu azalpenak.

Goizeko 11:00etan hasiko dira bisitak, eta jende guztia sartu arte izango dira bertan, eguerdira arte, seguraski.

Sarrera librea izango da, eta bertaratzen den oro sartu ahal izango dela adierazi dute antolatzaileek. Felix Ugarteko kideek garbitu zuten 2013an 100 urtez txanpinoi in­dus­triarako era­bi­li­tako ko­ba­zu­loa.

Oso humanizatua zegoela azaldu zuten orduan, eta hori da itxita mantentzearen arra­zoia. Hala ere, ordutik xagu­xarrak ere ikusi dira bertan eta hori seinale ona da.  Lo­ka­tza iza­ten denez, oinetako ego­­ki­ak eramatea gomendatu du­te, gainera euri asko egin du azken astean eta horrek oraindik ere lokatz gehiago sortzen du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!