errugbia

Sailkapeneko aurrenekoaren aurka Hernani, etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Aurreko asteburuan, Hernani Alcobendasen aurkako partiduan.

Gaur Landaren dauka zita Hernanik,  sailkapenean aurreneko postuan dijoan VRAC taldearekin, arratsaldeko 16:00etan.

Gaur arratsaldeko 16:00etan, Hernanik VRAC taldearen aur­ka jokatuko du, eta herriaren laguntza beharko dute hernaniar gazteek, sailkapenean le­henengo postuan dijoan taldearen aurka baita gaurko partidua.

VRAC taldea, aipatu mo­duan, aurrenekoa dijoa sailkapenean 29 punturekin eta Hernani azken postuan dago, 3 punturekin.

Aurreko partiduan,  ia garaipena
Aurreko astean, sailkapeneko hi­ru­garren taldearen aurka jo­katu zuen Hernanik, eta garaipena ez zuen urruti izan. Hala ere, 36 eta 25e­­ko emaitzak denboraldiko zazpigarren porrota ekarri zuen. 

Gaurkoan, indarrez beteta daude hernaniar gazteak, eta gaurko partiduan dena emango dute, herritarren laguntzarekin.  Beraz, Hernaniko errugbi taldeak, arratsaldeko 16:00e­tan Landarera jeisteko deia egiten du, taldeak etxekoen bultzada behar baitu.

Landarbasok etxetik kanpo jokatuko du bihar, Gaztediren kontra, denboraldi hasierako partidu erabakigarrietakoa.

Landarbaso Gasteizera bihar, beharrezkoa den  garaipenaren bila
Euskal Ligan, bestalde, emakumezkoen Landarbaso taldeak etxetik kanpo jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar izango da, goizeko 11:00etan hasita, Gamarran, Gasteizko Gaztedi taldearen kontra.

Partidu erabakigarria izango da hau neskentzat. Izan ere, Gaztedi da aurkari zuzenetako bat, Uni Bilbao edota Bera Bera bezalaxe. Gasteiztarrak sailkapenean 6garren postuan dau­de, Landarbaso baino bat beherago, eta puntu bakarreko alde­arekin: 9 dauzkate haiek, eta 10, Landarbasok. Aurreneko buelta honetan bosgarren postu horri eustea izango dute helburu gipuzkoarren taldeko jokalariek. Bide onean ari da taldea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!