eskubaloia

Infantil mutilak eta jubenil neskak gaur, etxean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Jubenil nesken taldeak gaur arratsaldean jokatuko du kiroldegian.

Infantilek goizean jokatuko dute, 11:00etan; eta jubenilek, aldiz, 18:00etan.

Gaur eta bihar izango dituzte asteburu honetako norgehiagokak Hernani Eskubaloi Tal­de­ko kideek. Denera, zortzi partidu izango dituzte; horietatik, hiru izango dira gaur, eta bost, aldiz, bihar.

Gaurko bi, kiroldegian

Gaur jokatuko dituzten hiru partidutik bi Hernanin izango dituzte: bata, goizean izango da; eta bestea, aldiz, arratsaldean.
Infantil mutilak izango dira jokatzen aurrenekoak; goizeko 10:00etan hasita, Elgoibar izan­go dute aurkari, Leoka taldekoek. 
Arratsaldean, aldiz, nesken talde nagusia izango da lehiatuko dena; Hernaniko One Te­le­com ET taldeak, Ereintza taldea hartuko du. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango da, kiroldegian.

Andoainen izango da gaurko beste partidua; eguerdiko 12:45etan izango da, Sesa Tools infantil nesken taldearen eta Leizaranen artean.

Otarra aurten ere, zozketan

Gabonetako zozketa egingo du, aurten ere, Hernaniko Esku­baloi Taldeak, eta dagoeneko salgai dituzte errifak 2,5 euroan. Zozketatuko duten otarra Anexo Elektrotresnaken jarriko dute, laster. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!