behobia-donostia lasterketa

Modesto Makazaga hernaniarra gogoan, Behobiaren 100garrenean

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Iñaxi Agirre, Makazagaren errainak jaso zuen atzo, garaikurra.

1919ko aurreneko Behobia-Donostia lasterketan bigarren izan zen Pipiritakoa. Bihar 181 hernaniar eta 116 astigartar aterako dira.

Behobia-Donostia lasterketak 100 urte bete ditu aurten. Bihar egingo da lasterketa, eta bertan ez da Urumea bailarako korrikalaririk faltako, ohi be­za­la. Goizeko 09:45etan aterako dira aurreneko parte-hartzaileak, gurpildun aulkian, eta 09:50etan patinatzaileak. On­doren, 10:10etatik aurrera hasiko dira korrikalariak.

Parte-hartzaile horiek guztien artean, 184 hernaniarrak izango dira, eta beste 116 astigartarrak. Kronikak, urtero bezala deialdia egin du bailarako korrikalariekin argazkia ateratzeko. Bihar, goizeko 07:50etan egingo da argazkia, Hernaniko atletismo pistaren ondoan, Behobiarako autobusa hartu aurretik. 


Aurreneko hernaniarra, Modesto Makazaga

Aurten 100 urte egin ditu lasterketak, eta omenaldia egin zitzaien atzo Donostiako Uda­lean, esanguratsuak izan diren parte-hartzaileei.
Horien artean, Modesto Ma­ka­zaga, Pipiritakoa omendu zen. Her­naniarrak aurreneko Beho­bian hartu zuen parte, 1919an, eta bigarren izan zen, Juan Mugertzarengandik 22 segundora. Haren errainak, Iñaxi Agirrek jaso zuen garaikurra, eta bihar, birlobak moztuko du zinta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!