boleibola

Bost partidutik hiru gaur, Hernaniko kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko aza. 9a, 00:00
Kiroldegian arituko dira senior mailako neskak.

Eguerdiko 13:00etan bi partidu jokatuko dituzte nesken bi taldeek, infantil mailakoek eta kadete mailakoek.

Aurreko asteburuko atsedenaren ondoren, aste honetan ekingo diote, berriro ere, Liga­ri, boleiboleko taldeek. Aste­bu­ru honetan, denera, bost partidu jokatuko dituzte; horietatik hiru, kiroldegian bertan izango dira.

Etxean, nesken taldeak besterik ez

Etxean jokatuko duten hiru taldeak emakumezkoenak izan­­go dira. Eguerdiko 13:00ean daukate aurreneko hitzordu bikoitza; izan ere, bi partidu jokatuko dira, orduan. 

Infantil neskek jokatuko dute, alde batetik, Peñaflorid­a­ren aurka. 

Bestetik, Arantzazuko Ama taldearen kontra jokatuko dute kadete mailako neskek. 
Arratsaldean ere izango da boleibolarekin gozatzeko aukera. 16:00etan hasita, senior emakumezkoen txanda izango da. Zarauzko Lizardi taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak haiek.

Beste bi zita, kanpoan
Kanpoan, aldiz, bi partidu jokatuko dituzte. Donostiako Pio Ba­rojan arituko da infantil nesken taldea, Summa Alda­peta 2-ren kontra, 10:00etan.

Senior mutilak, aldiz, Gas­teizen lehiatuko dira, Udaparen kontra, 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!